XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANAITASUNA-k, bereziki 1974 ezkero, markatzen duen bidea molde garbitan idatzirik dago.

EUSKAL HUMANISMA BAT BEHAR DUGU ETA EZ IDEIEN MAILAKO PORTAERA TOTALITARISTA BAT.

Xede hau lortzeko on diren argibide teorikoak oro onartzeko prest egon behar dugu, ez noski inorenak eta nonbaitekoak direlako, historiaren abiadan argibide bilakatu direlako baizik.

Nik hortik ikusten dut bidea.

Beraz, marxismak duen ona ez dago zertan zapuzturik eta duen okerra ez ta ere zertan ezkutaturik.

Oraingoz, Joseba Arregi-rekin batera hauxe diot: (ibidem, or.2).

Jokabidea hor dago: marxista joerakoak ez diren beste kultur alorretatik datozen datoak eta argibideak ez direla bazter uztekoak, beraz.

Absolutoak gainditzeko moduetarik bat, gonbaraketak eta balorizatzeak erlatibizatzea da.

Hauxen dateke agian ANAITASUNA-ren azken aldi hontako meriturik haundiena.

ANAITASUNA heldutasunaren hildotik doala esango nuke.

Jokabidez zabal agertzen da.

Jarrai dezala hortan.

ANAITASUNA ALBISTARI Oraino berriki, 275-gn. zenbakia ezkero hain zuzen ere, barne egituraz aldatu egin zaigu ANAITASUNA.

Aldaketa hau onerako izan dela entzun dut behin eta berriz han eta hemen.

Ni ere hortan nago.

Orain ANAITASUNA berri-emaile bilakatu da batipat.

Hementxe danok delako atal nagusian Euskal Herri guziko berriak jasotzen dira, hots: Ipar aldekoak, Arabakoak, Bizkaiakoak, Gipuzkoakoak, Nafarroakoak.

Laburki: Euskal Herri osokoak.

Kazeta orain egunerokoa bezain aise irakurtzen da.

Pena oraindik hamabosterokoa baizik ez dela!.

Badu, gainera, beste gauza bat biziki interesgarria hatzematen dutana, Euskal Herri osoko egoeraz ikuspegi aski aberatsa eta hedatua emaiten duela.

Xede hau ANAITASUNA-k bakarrik lortzen du hobekienik euskal kazeten artean.

Eta zerbait da.

Molde berri honekin ANAITASUNA-k ainitz irabazi du irakurlegoaren aurrean.

Ugarituko al ditu harpidedunak!.